Autokontsumo partekatua
Puntu baten elektrizitatea sortzean datza eta komunitateko pertsonen artean elkarbanatu.
Zer da?
Eguzki instalazio batek bere teilatuan ez dauden erabiltzaileekin banatu dezake berak sortutako elektrizitatea.
Beraz, teilatuan plakarik izan gabe parte hartu daiteke, instalazio partekatuan sortzen den energia erabiliz. Edo, norbere teilatuan plakak jarri eta soberakinak elkarbanatu daitezke.
Egungo araudiaren arabera, kontsumo puntuak, sorkuntza puntutik 5Km-ko distantziara egon behar du gehienez.
Nola funtzionatzen du
Sorkuntza
Eguzki-plakak teilatu batean jartzen dira (eraikin komunitario bat, pabiloi bat…). Eguzkia dagoen bitartean elektrizitatea sortzen dute.
Banaketa
Elektrizitate hori parte hartzen duten pertsonen artean banatzen da, aldez aurretik finkatutako ehuneko baten arabera (banaketa-koefizientea). Bakoitzak bere zatia esleituta dauka.
Zure etxean
Zure instalazioan ez da ezer aldatzen: betiko sarera konektatuta jarraitzen duzu. Eguzki-energiaren zure zatia une bakoitzean kontsumitzen duzunari kentzen zaio.
Fakturan
Gutxiago ordaintzen duzu, zure kontsumoaren zati bat eguzki-energiak estaltzen baitu. Une horretan sortu eta inork kontsumitzen ez duena (soberakina) fakturan konpentsatzen da.
Nola batu
Autokontsumo partekatu baten parte hartzeko, energia komunitateko bazkide izan beharra dago.
Behin bazkide izanda, zabalik dagoen proiekturen batekin bat egin daiteke.