Atzo ospatu zen asanblea orokorra

2026 mai 21
ONEKOren asanblea orokorra 2026

Atzo, ONEKO-ren urteko asanblea orokorra ospatu genuen bazkideen partaidetzarekin. Saio honetan azken hilabeteetako jarduera errepasatu zen eta datozen hilabeteetarako lehentasunak eta erronka nagusiak adostu ziren.

Galde-erantzunen atalean, kezka nagusiak autokontsumo partekatuko lehen proiektuarekin lotuta egon ziren. Informazio gehiago izan bezain laster, denentzat irekia izango den bilera bat antolatuko dugu zalantza guztiak argitzeko eta proiektuaren xehetasunak partekatzeko.