Energia Bulegoa berriro martxan da

2025 aza 04
Energia Bulegoa

Debagoieneko Mankomunitateak Energia Bulegoa martxan jarri du berriro.

Herritarrei fakturen inguruko informazioa ematea du helburu nagusia, baita indarrean egon daitezkeen diru-laguntzen, energia komunitateen edota kontsumo ohituren gaineko informazioa erraztea ere.

Taldearekin harremanetan jar zaitezke telefono zenbaki honen bidez 747 485 147 edo posta elektroniko bidez energiabulegoa@debagoiena.eus informazio gehiago eskuratzeko edo hitzordua eskatzeko.

Ordutegia eta kokapenak

Ordutegia Helbidea Herria
Astelehena 9:00-14:00 Fernando Eskoriatza plaza 1 (Udaletxea) Eskoriatza
Asteartea 9:00-13:00 Nafarroa etorbidea 17, behea (Mankomunitatea) Arrasate
Asteartea 14:30-17:30 Durana kalea 13 Aretxabaleta
Asteazkena 9:00-14:00 Bidebarrieta 24, behea Oñati
Osteguna 9:00-13:00 Mendizaleen plaza, 1 (Udaletxea) Elgeta
Osteguna 14:30-17:30 San Martin plaza z/g (Udaletxea) Bergara
Ostirala 9:00-14:00 Herriko Plaza 8 (Udaletxea) Antzuola
Energia Bulegoa